TRIKITI TESTUAK
|
«HARRAPAZAK!»
ETXERA Negu beltzeko plaza hotzean Beha presoaren ama Begiak dir-dir desirak bete Eskuetan poltsen zama
Ttirri-ttarraka autobusa da Heldu jendearengana Bor-bor geldoan abiatu da Gauaren beltzaren barna
Burdinpean den kuttunarentzat Arnas berri bat darama
Gela utzita autobusera Sartu eta lokamutsa Ametsetako askatasuna Errealitatera bultza
Elur zuriak estali ditu Bideak eta zelaiak Gogoak dira lur izoztua Urratuko duen laia
Bisitan sartu eta berehala Pozak pizturik bisaiak Hogei minutuz hasperenetan Bizkor jaldi dira nahaiak
Helduko dira noizbait laztana Liberatzeko garaiak
Gela utzita autobusera Sartu eta lokamutsa Ametsetako askatasuna Errealitatera bultza
Musika: J. A. Fdez de Okariz Hitza: Txato Unama
|