TRIKITI TESTUAK
|
«HARRAPAZAK!»
OILO IPURDIA Heldu da gaua / astebete zain gaurkoan esango / al zioat zerbait?
Han dago bera / asper-asper eginda animo eta eskaiok / sua eta garra.
Nigana dator / ai ama! Goitik behera zeukanat / oilo ipurdia.
Zergatik ezin dugu izan maitale gaur ere etxera bakarrik utzi dezagun behingoz lotsa kalean maite zaitut aspalditik.
Hurbildu hadi / eta gonbida ezak patrikako xoxak / behingoaz gasta hitzak.
Printze urdina / barrarantz doa zerbait esateko / azken aukera da.
Nigana dator / ai ama! Goitik behera zeukeat / oilo ipurdia.
Izerdi hotza / arnasestua mingaina lodi eta / hankak dardarka.
Horrela nora hoa / lotsagarri hago hurrengo batean / saiatu beharko.
Musika: Ian Telfer, Jhon Jones, Alan Prosser Hitza: A. Irureta
|