TRIKITI TESTUAK
|
«AUSKALO»
ETA BESTERIK EZ Egunsentiaren freskura arratsalde argia, udaberriaren usaina zabaltzen ari da, eta besterik ez eta besterik ez.
Mendien hezetasuna ta zure usaina, esnatzean muxua gauean laztana, eta besterik ez, eta besterik ez.
Udazken ilunabarra zure irribarra, euria barra-barra maitasunaren garra, eta besterik ez. eta besterik ez.
Ilargitan dantzari "Aupa!, hori-hori!", une goxo bat emanez gure bizitzari, eta besterik ez eta besterik ez.
Musika: Alaitz Telletxea Hitzak: Alaitz Telletxea
|