TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AUSKALO»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 2002

 

HODEI

Hodeietan marraztutako

ideiek naramate sarri zuganaino

ikusten ditut ortzian

hodei lodiak

malkoak isuri nahian, noraezean

Zentzurik gabeko egunei

zentzua topatu nahian

orduak geldirik, zuri so daude

jada nekatuta.

Amaiera ona izango duen

esperantzan, jartzen dira

martxan erlojuak

bestela zentzurik

izango al lukete

elkarri egindako promesa horiek?

Musika: Maider Zabalegi

Hitzak: Maider Zabalegi