TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AUSKALO»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 2002

 

BIDEAN...

Ezin zaitut lagundu

ezin dut ezer egin

zure barnea deusezten doa

hauts bilakatzen

zure gorputzetik zerbait

aldenduz doa ixiltasun osoz

aldenduz ezertxo esan gabe.

Urruntzen zoaz

eta ezin dut hori gainditu

galtzen zaitut

eta ezingo dut hori sufritu.

Mundu galduaren atzetik

nabil zu topatu nahian

badakit jada ez zaudela

baina nik sentitzen zaitut.

Iparraldeko haizeak

oihu latz bat barreiatzen du

ixiltasuna urratuz

gorputz hotza gauzatuz

haizeak eraman zaitu

lur berde gorrixkak zeharkatuz

lur berdeetan pausatuz

loreak besarkatuz.

Musika: Maider Zabalegi

Hitzak: Maider Zabalegi