TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AUSKALO»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 2002

 

KONTROLATUTA DAUKAT

Egunero “zaldi” txute bat gosari gisa

baina dena daukat kontrolpean.

Agustinek berriz Don Simon litroka edaten du,

hori ez omen da bere kaltean.

Gure Iñaxito, txanpon makinen mirabe dena,

lasai dirua duen artean.

Eta Andresito telefono erotikoen morroi,

“kontrola” dauka hanka tartean.

Arazo ezberdinak baina

erreakzio berdina,

Bizioa “kontrolatzen” duena

da deskontrolatu handiena.

Gizakiak, ahulak eta eskasak denak,

bizioen menpe bizi gera,

ta gure buruak ez ezik albokoarenak ere

engainatutzen ditugu sobera.

Mundu itxi baten murgiltzen gara itsu antzean

hutsa, ustela eta minbera.

Behin bizioetan erortzen baldin bagara noizbait,

ez dakigu nola ta noiz atera.

Musika: Maider Zabalegi

Hitzak: Exteban Martiarena