TRIKITI TESTUAK
|
«AUSKALO»
ITZULERARIK GABEKO JOANA Jada ez dut ezer sentitzen jada dena hoztu baita dena galdu baita jada ezin dut jasan zu galtzea ez eta ere urruntzea baina amaitu da dena.
Zurekin egon nahiko nuke egunsentia gau egin arte baina amaitu da dena ezin dut aurkitu hitzik barnekoa askatzeko behingoz atzean uzteko.
Ez du itzulerarik izan itzulerarik gabeko joana izan baita sorginduta utzi ninduzun ta egunero pentsatu nahi dut jada ahaztu zaitudala.
Zure irrifar xumeak dena esaten zidan begiradarekin soilik agur esatean.
Musika: Maider Zabalegi Hitzak: Maider Zabalegi
|