TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

JONVALS

«AUSKALO»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 2002

 

Gaur euria ari du

zeure artean diozu

zer ote den matte duzun guztitik

eta bukatu gabeko maitasun istorio horretatik

urruntzera bultzatzen, zaituena.

Eta zer da, zer da ausardia?

ez mendi bat eskalatzeko behar dena

ausardia maite dituzun pertsonen laguntasuna,

maitasun eta goxotasunari uko egitea da.

Txori jaio nintzen eta inbidiaz

begiratzen diot lurrean zoriontsu denari

tristura sortzen dit pentsatzeak

mina ematen dudala

baina kaiolan ezingo nuke...

Ametsen herririk baldin badago,

gau izartsuetan zure bila hegan joango naiz,

ametsetan, dena hurbil baitago

gure artean, gure artean

ere hala den bezala.

Musika: Maider Zabalegi

Hitzak: Maider Zabalegi

Miriam Garciaren testu batean oinarritua