TRIKITI TESTUAK
|
«URETIK IZOTZERA»
HERIOTZARI KUKUKA Arnasestuka kalean, korrika-korrika. Eurek atzetik segika, tiroka-tiroka. Hamasei urte zituen, lehenengo ostiak, itzelak! Gero etorriko ziren, beste guztiak: ideiak!
Parekoa hartzen bada, kolpeka-kolpeka ondorioa izaten da, burruka-burruka. Aukera eman zuenak menpean hartzeko bestea eskubidea eman zion erantzuteko, gazteak.
Amorrua barrenetik harrika-harrika aurrerago joateko, irrika-irrika aukera gogorrenari, berba emanda bidean heriotzari kukuka, ta ezkutuka gauean!
Musika: Ene Bada! Hitzak: Unai Iturriaga
|