TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AI ENE!»
ENE BADA!
HOTSAK, 1999

 

ENE BADA!

Ene bada

ikaragarria

kalean euria ta

denok dantzaka.

Ene bada

Hau bai itzela

jendea ortozik

putzuta saltoka

Ene bada

zoragarria

Denak jo ta fuego

geure aurrean

Ene bada

Hau bai orgia

guztiak biluzik

ipurdiaz airean

Tristurak ahaztu eta

bihotza alaituaz

Hankak mugitu pixkat

musika ritmuan

gorputz arima busti

barre ta kantuan

lagunekin batera

juergen paradisuan

Auspo, soinu eta

panderoekin

jirabiraka jira

gau osoan ekin

alaitasun apur bat

gustoko duzunakin

ikustean urduri

jartzen zaitunakin