TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AI ENE!»
ENE BADA!
HOTSAK, 1999

 

JAKUNBA

Koloredun gizon baten bila

Marruekosera joan nintzen

baltzitzea lortuen baina

gizon ona ez zen inten

ailegatu ta astebera

mutila aurkitua nuen

gizon oso polita zen baina

ez ginen ongi konpontzen

Iakumba, Iakumba

emakume Iakum

Zer esango ote du gizon honek

Iakumba ez dut ulertzen

Zer esango ote du gizon honek

ez diot ezer ulertzen, lelo xamarra

zait iruditzen…

Hilabete batzuk pasa ondoren

herrira itzuli nintzen

koloredun gizona utzita

Euskaldunen bat topatzen

Gaupasa egiten nenbilen baten

norbaitekin topo egin nuen

Iakumba ez zekiela esaten eta

beraz maitemindu nintzen

Iakumba, Iakumba

emakume Iakum

Zer esango ote du gizon honek

Iakumba ez dut ulertzen

Familia euskalduneko mutil

kolore gorridun bat zen

potolo xamarra zagoen baina

hitzegiten bazekien

Ezagutu ta hilabetera

biok ezkonduta geunden

Zortzi hilabete beranduago

Seme beltza ez zen ba irten!

Iakumba, Iakumba

Amatxo Iakum

Zer esango ote du ume honek

Iakum ba ez dut ulertzen

Zer esango ote du ume honek

ez diot ezer ulertzen, lelo xamarra

zait hau iruditzen…