TRIKITI TESTUAK
|
«AI ENE!»
EUSKERAREN ARANTZAK Loreen erresumako printzesarik ederrena hainbeste babestu nahian malkotan ito zutena Inork ez mintzeko giltzapean kitto dorre barruan ito bakardade ta hutsaren tristurak hil zuen betiko
Euskera gu gabe ez da gu bera gabe ere ez baina bizi izango da bai gu biziko garen legez etxe ta kalean lagunen artean eginez aho betean udaberrian lorea zelaian dagoen antzean
Hainbeste maitatzen omen dugula denok euskera baina hizketarakoan utziaz alde batera kontzientzi ustela ezin da honela behingoz entzun daitela ezpainek laztan bezate musutxo bat bezala
Uneztatuz disdiratsu jarriko zaigu lorea eguzki izpi azpian kolorez bete-betea helduaz auzora taberna txokora eta denon ahora udazkenik ez dadukan bakarra izango da
|