TRIKITI TESTUAK
|
«M-N EZTEN»
AGURTZEN NAUZUN ARTE, AGUR! Zuek bion arteko zubi hauskor, bakoitzarentzat adiskide jator nintzen, baina orain nor da nor? lehenak oraina zor.
Hiruki baten hiru erpin aske bide zuzenak uztar gintzan eske malkoek lotu gaituzte zu galtzearen truke.
Urrundu zaituzte nigandik berandu da jadanik.
Eramanda joan zara, joan zara emanda, maitasunak erasanda joan zarela esan da.
Atzoko promesa gaurko damua irentsi dugu gorroto amua elkarrengandik ze hurbil dauden zerua eta infernua.
Ai, lagun, min eman didazu lagunmin zintudan zu.
Musika: Amaia Oreja Hitzak: Amaia Agirre
|