TRIKITI TESTUAK
|
«M-N EZTEN»
AIZU Aizu, ez naiz bizi osoan itxoiten egongo, esperoan entzun, trena laster joango da. Auskalo, nork daki, noiz iritsiko den hurrengoa
Beitu, bost axola iragana gure aiduru dago etorkizuna nahi baduzu jarraitu negarretan bestela hemen duzu aukera ederra
Ireki begiak mundua dugu, bai, begira gauza gehiegi dira egiteke, ikusteke ditugunak
Ahaztu kendu ezazu burutik maite ez zaituen maitalea ez du nigar egiteak merezi karrilak mila dira bizitzaren joan-etorrian
Aizu, etorri edo geratu ez da hain zaila, ezta, zuk aukeratu entzun, zuk ikusiko duzu, baina gero mesedez ez zaitez damutu
Ireki begiak mundua dugu, bai, begira lagun gehiegi dira hor nonbait, gure zain ditugunak
Azkar mugi gaitezen trenak joan baino lehen gertu izango nauzu nahi duzun arte
Ireki begiak....
Ireki begiak....
Zauria itxiko dizutenak hor nonbait gau eroen argitan bizitza piztuko digutenak itxoiten zain ditugu bidean
Musika: Kristina Solano Hitzak: Imanol Ubeda
|