TRIKITI TESTUAK
|
«KUKUMA»
EZUSTEKO ARRANTZA Bazen behin tximino bat basoan barrena, Erreka zeharkatu beharrean zena Uretan topatu zuen izaki lerdena Itotzen lez ahoa zabaltzen zuena.
Kontzientziak eraginda hor da tximu bera "Itoko da gaixoa, ni nau bere aukera" Unerik galdu gabe, airera du atera "Arnasa hartuko balu, hau bai alegera!".
Orduan hasiko da arrainaren "dantza" Gure heroiaren ustez pozik dago, antza Agudo bukatu da itoaren txantxa Tximua doluan ta bete da triskantza.
Oihanean sartu da tximino koxkorra Arrantzan oso ona, sorosle doilorra "Lehenago iritsi izan banintz horra Saihetsiko nioke heriotz gogorra".
Hegoak luzatzen du antzeko negarra Arrain bilakatuta, tximu du Iparra Uste ustela eta harroputz samarra Gura beti dena tankera bakarra.
Musika: Ruben Isasi / David Nanclares Hitzak: Xabier Valle
|