TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«KUKUMA»
KUKUMA / RUBEN ISASI
ELKAR, 2004

 

ENEZ EUSA

Bretainiako kostaldetikan mendebaldera

Itsasontzi formadun uharte bat da

Ez omen da, baina, bertan geldituko

Aingura jasota abiatuko baita

Zer kausitu nahi ote du Enez Eusak?

Itsaso berri bat izan liteke xedea

Hondar garbi fina gordetzen duena

Ez omen da, baina, erraza izango

Apar zurizko enbatak topatzea

Bost itsasotik sei hilzorian baita.

Itsasertze bat, herrialde bat,

Mundu berri bat bilatuko ote?

Iparraldera, Hegoaldera,

"Norabaitera" topatuko al dute?

Agian herrialde berri bat du helburu

Gurasoen mintzoa ahoan hartu

Ez omen da, baina, erraza izango

Nola daiteke, ba, zorutik altxatu

Ukapen mendeak bizkar gainean baditu?

Musika: Ruben Isasi / David Nanclares

Hitzak: Xabier Valle