TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AGUR»
EPELDE ETA LARRAŅAGA
TRIKI ELKAR, 2004

 

SOLTERO ALA EZKONDU

Soltero ala ezkondu

soltero ala ezkondu

hor gaude auzitan

erabakitzen zaila

daukagu hitz bitan

trumoi ta laino beltzak

lotura guzitan

zu ere ez zara biziko

beti eguzkitan.

Sasoian bai, sasoian bai

bi edo hiru zain, gero denean jai.

Ezkon loturan ez det

horrenbeste fede

horrek errea badu

makina bat jende

zu nere bizitzaren

barnean bazeunde

ez zinake jarriko

bakarraren mende.

Gaur bat bihar bestea

dituzu aukeran

beti horrela balitz

guzia primeran

baina bai al dakizu

zer pentsatzen dedan?

Batekin itsutzea

hobea ote dan.

Ezkongaietan zerbait

ezkondu eta ezer ez

asko ikusten ditut

aurpegi haserrez

gogoratuko zera

hamaika biderrez

nere neska-lagun ta

afari ederrez.

Garai batean askok

zintuen begiko

ligatu ta afalduz

salto edo brinko

urtetan gora zoaz

berrogeita piko

kontu izan sasoia

ez dala betiko.

Musika: Angel Larraņaga

Moldaketak: Tomas Epelde

Hitzak: Angel Larraņaga