TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR»
SANTA LUZI GAUEAN Hilaren hamahiruan ta larunbatean Santa Luzi gaueko afari batean aukerak jarri ziren eskaparatean hura festa giroa modisten artean.
Bide labainkorretan ez al zinen sartu? Ezin zenduelako aukerik baztertu neska erori zen ta mutilak min hartu.
Nonbait trajezalea ez zuen gustoko josten ez bazekien dena zen oztopo modista argi batek badu zenbait joko txandalzale batekin egin zuen topo.
Euskaltelek nonahi du bere kobertura mezua sumatzean pozik agertu da iritsiko zirela uste det tratura tentagarria baitzen oihal eder hura.
Zeloen iturriak badu jarioa lehengo trajezalea mutil serioa gau giro eder batek zer ondorioa modistak galdu zuen lehengo nobioa.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur Hitzak: Angel Larraņaga
|