TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR»
KANTARI GATOZ Kantari gatoz giro eder hau pixka bat goza dezazun dibertsioa beti delako bizi poz eta osasun zure estresa relajatzeko ai zer aukera daukazun jarraitu festan galtzen ez utzi hainbeste aberastasun.
Festa garaia hain da ederra ezin liteke ukatu zenbat alditan ote dituzu musuak musuz trukatu kalimotxo ta zuritoz hasi konbinatuta bukatu hortik aurrera zer pasatu zen ez zaiguzu esplikatu.
Ordu goxoen ondorioak badaude oroimenean lo falta edo resaka soilik ez baita biharamunean geldirik nola egongo zera sasoia dagoenean bakoitzak berak utziko baitu ezina datorrenean.
Ihartutako zuhaitzak ez du hosto berde ta kimurik lehortutako errekan ere ez zazu bota amurik garaian zaude dena aukeran ta ez galdu animurik gero ez baitezu inoiz izango ongi pasean damurik.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur Hitzak: Angel Larraņaga
|