TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AGUR»
EPELDE ETA LARRAŅAGA
TRIKI ELKAR, 2004

 

ELANTXOBEN

Urtietan baikaude

festan usatuak

zenbait abenturatan

sarri gozatuak

ordu motxak badira

pozik luzatuak

nekez damutzen baitu

ongi pasatuak.

Ederra bai baina

terreno labaina

beti jolaserako

baitago mingaina.

Opor garaiko egun

distiratsu bat zan

sekula ez dit ezerk

gehiago erasan

zaila daukat azaltzen

guzia nola zan

huraxe bai ederra

ederrikan bazan.

Inoiz nora ezean

zabiltzan garaian

itsasertzean edo

mendiko zelaian

abenturaren bila

festaren usaian

zein ederra sorpresa

datorren garaian.

Elantxobe portuko

itsaso barean

handik urruti gabe

guzia parean

hantxen erori baitzen

arraina sarean

isatsik ere ez zen

sobratu gabean.

Abenturak deskantsu

premia dakarki

etzanda soinu gabe

lo jartzen badaki

lur hezea koltxoi ta

izarrak estalki

ai hego goxoak

hizketan baleki.

Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde

Moldaketa: Tomas Epelde, Iker Allur

Hitzak: Angel Larraņaga