TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR»
FESTA GIROA Uda garaian egutegiko deialdiak ikusita zenbat auzo ta herri polit egin diogun bixita bertsotan edo soinu kam udaberrian hasita festa giroan joaten gara Euskadin alde guzita.
Festa giro, festa giro zuekin gaude berriro egin festa egin festa aupa mutil aupa neska.
Gipuzkoatik Bizkai Araba edo Naparro partean Iparraldeko herrixkaren bat tokatzen zaigu tartean orduak aisa pasatzen dira festazaleen artean nahiz eta gauzak asko aldatu joan den hogei bat urtean.
Orain txosnetan dabil jendea ta plazak berriz arindu gure garaira itzul ditezen ezingo zaie agindu bakoitzak daki bere gorputza zer konpasetan astindu entzuten jarrai diezagutela edo gureak egin du.
Giza bizitzak garai denetan izango zitun mudantzak lehen eta orain denetik daude larrosak eta arantzak neska-mutilak elkartutzeko lehen balio zuen dantzak orain ez dute erakarpenik fandangoak eta baltsak.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur Hitzak: Angel Larraņaga
|