TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR»
HAMASEI HAMAZAZPI Hamasei hamazazpi urtetara joanik nola jakin bizitza bihurria danik gaztetasuna eta sasoia izanik bai al da estropozu egin ez duanik.
Elkarrekin dabiltza egun ta arratsa kontuz atearekin ta zaindu behatza gertu izaten baitu gozoak mikatza.
Auzo txiki ta herri hiri ta nazio bizitzak sortzen digu zenbait tentazio inoiz bihurtzeraino jolasak bizio suaren inguruan kontuz Inaxio.
Egon baldin bazera pentsatzen jarririk nekez atera leike arrasto garbirik ezin poztu barrenik edo aurpegirik tunel horrek ez baitu aurrean argirik.
Ixilikako gauzak badaukate saltsa baina zail da borratzen uzten duen mantxa inoiz ikusi baitet norbaitzuen martxa errez erori eta gero ezin altza.
Nonahi uso postuak daude ehizerako reklamu faltsuekin tentaziorako beregandu baino lehen konturatzerako neurria jar zaiezu zeu erretzerako.
Musika: Angel Larraņaga Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur Hitzak: Angel Larraņaga
|