TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR»
OHEA Maite bat aipatzeko nabil desiotan azaldu nahirik zenbait maitasun diotan harreman berezia baitago biotan gaua igarotzean goxo-goxo lotan goizetan penaz utzi izan det askotan.
Sarri egun ta gauak batetik besteko eta bera nere zain begiak ixteko agian lotarako edo jolasteko haserre zegoenik ez dezu usteko beti prest dago bera ni ondo uzteko.
Gauerako bera dut lagun haundiena baina sarritan kezkak sortzen dakiena mozten dakielako loaren aihena orduan aldeginda nabil lasaiena penaz utzitakoan maite det gehiena.
Gorputza dudanean nekez ezindua nere karga sarritan baitit arindua horregatikan nago hain maitemindua baina hain da ederra festaren mundua gauean ezin bete goizez agindua.
Goxoa da ohea beti ez da ordea. Penaz utzitakoan ez al da hobea?
Istripu bat izanda hain nengoen ilun ordu denak ez ziran goxo eta leun ohean geldirikan hogeita hamar egun egoera gogorra ta ohea bigun babes hoberik ez zen neretzako inun.
Musika: Angel Larraņaga Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur Hitzak: Angel Larraņaga
|