TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR»
ZALDI GORRIA Horra kantuan bizimoduko aldaketen gorabeherak ez kamino ta ez argi indar urik gabe fregaderak lixiba ere errekan joaz haiek ere ibilerak gaur sinisteko zaila dirudi ikusi gabe norberak.
Lau gurpileko gurdi luze bat zaldi gorria aurrean nagusiaren ia hotsakin jarriko zan indarrean bi herritako garraio lanak denda edo tailerrean lehengo batean ginen hola ta ez du ematen hurrean.
Orain denetik bada aukera osaturik gaude dana kotxea eta ordenadora ta bakoitzak mobil bana familiako elkarrizketa urria edo bakana zer aurrerapen mota ote da bizitzen ari gerana?
Orain oporrak ere badaude hiru bat aldiz urtean Aste Santuan ta abuztuan edo abendu partean Ibiza edo Habana goaz Candanchura elurtean lasaitasunik ez da sumatzen gaur egungo gizartean.
Musika: Angel Larraņaga Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur Hitzak: Angel Larraņaga
|