TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
GEZURTIENTZAT Ordu biak laurden gutxietan azaroaren zazpian pinpi ta panpa kaņonazuak Irunen ta Ondarrabian, zer ote ziran ainbeste soņu altxatu giņan abiyan obetoxiago entzuteko obetoxiago entzuteko itsas ertzera joan giņan. Bi andrek leyotikan parrez beriala Madrid artu zalako soņuak zirala. Oik uste zuten zala Madriden sartzia kanpantorrera jonta ezkillak jotzia.
Nik buruari dardar egin ta au esan nuen aurrena: gezurra zala soņu auekin itxura egiten zutena. Bizkai aldetik gure anaiak mugitzen asi zirala ayen aurkako jendia bildu aien aurkako jendia bildu ori zala bear zuena. Nik esanda bezela urrengo goizian Irun ta Ondarrabitik zenbat joan ziran, oik uste zuten zala Madriden sartzia kanpantorrera joanta ezkillak jotzia
Atabalakin tanborra juaz gizon bat deika atera irakurririk erriari deitzen alkate jaunan papera. Seietan musika soņuakin guazen guztiok dantzara Mondragoi ere guria da-ta Mondragoi ere guria da-ta gizona zer ari zera! Orain erdi gordian zokuan or daudez erdiak erotuta nora joanik ta nora joanik ez. Oik uste zuten zala Madriden zartzia kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
Erri guztia engaņatutzen gezurren modu txarrian orrelakorik ez da egiten gizon zintzuen aurrian. Zuek zauztela denen nagusi Espaņiako lurrian Ez daukazute ezkillak jorik ez daukazute ezkillak jorik Madriko kanpantorrian. Arritzen naiz gauz ori burura etortzia eta oinbesteraņo gizona erotzia. Oik uste zuten zala Madriden sartzia kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
Hitzak: Jose Maria Lopetegi. 1936-XII-12 Musika: Joseba Tapia
|