TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
ELDU DA GURE ORDUA Gorroto beltzez josirik dator etsai txar amorratua bera da gure erri apaņak griņa gaiztoz apurtua. Ainbat aurtxo ta giza-emakume betiko lurperatua. Jeiki euskoak! Zutiņik denok! Eldu da gure ordua!
Gure erri zar au ondatzeko oiek dakarten gogua: gu euskotarrok irentsitzea amets etengabekua, gaur gure jokerari begira jarria dago mundua. Jaiki euskoak! Zutiņik denok! Eldu da gure ordua!
Edesti bikain garbia degu anai maiteok, lengua, nolanai ezin utziko degu ezeraztuta galdua... Gora biotzak! Eman arpegi, jaso dezagun burua! Jeiki euskoak! Zutiņik denok! Eldu da gure ordua!
Gauza bat euki bear genuke oso gogoan artua, gure erriaren etorkizuna orain dala agertzekua. Ez dezagula galtzera utzi irabaz leiken kojua: il edo bizi, gudari denok, eldu da gure ordua!
Hitzak: Basarri. 1937-IV-30 Musika: Joseba Tapia
|