TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
SIRENA TXISTULARIA Txistu joka ari zaigu txistulari zorrotza, t'ondoren entzuten degu sutunpaloen otsa.
Egazti beltzak dabiltza egalari ortzian beren atoyen burrunda zabaldurik aidian.
Gizon zar ta emakumeak umeekin nastean satorrak oi dun bezela sartzen dire lurpean.
Jaurten digun oņazkarra goitik bera badator, ai, bere txistu zitala entzuten ez gaude gor!
Txistu, txistu berriz ere ogeigarren aldiyan etxe zarraren sayetsak suturik daude leyan.
Eneko ta karraxiak amilka entzun dira gorputz illotzen zatiak doaz ingurumarira.
An burua, emen ixtarra, beste artan orpoa, errauts biurtu ez dana zatietan dijoa.
Txistu dagi berriz ere: borreroak zer nai du? Orrenbeste eriondakin, asekairik ez al du?
Egazti arrayo beltzok goitik beera amiltzeko ortziango indarren bat ez al degu izango?
Burrun-burrun dagitela badoaz azkenean odolezko ugasti bat utzirik ondorean
T'ezkutatu zaizkigu an... an... urriņean.
Hitzak: Anonimoa. ERRI, 1937-V-22 Musika: Joseba Tapia
|