TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

BERTSO BERRIAK KALAMUATIK

Egazkintzarrak bonbaz beterik

odei mokorren artian,

millaka mina itsasoan ta

sumarinuak urpian,

oyek gertutzen ibilli dira

joan daneko aspaldian,

moro ta aleman, italiarrak

faxista oyekin tartian.

Abenduaren ogeita seian

lendabiziko bisita,

goitikan bera abitu ziran

euren mendiak utzita,

San Andreskoak tinko egonik

bazetozela ikusita,

oyek etzuten asko usteko

"zu ala geonik" jarrita.

Guziak ziran irureunen bat

bi erronkan ornituak,

gu zapaltzeko itxaropenez

arrotuz euren buruak.

San Andreskoak etzegozan lo,

baizik ondo armatuak,

oso laister makurtu zirian

faxistan buru arruak.

Irurogeita hamabost illak,

eun eta geio zauritu,

euren buruak orla ikusirik

ezin aurrera jarraitu.

Batzuk batetik, bestek bestetik,

atzerantz ziran abitu,

orlako zurra eramaterik

etzuten asko pentsatu.

Lenenik oyek pentsatzen zuten

ilko giņala guziak,

baņo oraindik gure kuadrillan

bagera gizon biziak.

Indar aundiko armak daukaguz,

soņean ondo jantziak,

gure menpe geldituko dira

rekete anker guziak.

Hitzak: Andoni. 1937-III

Musika: Joseba Tapia