TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

GUDARA NOIAN

Agur maiteño,

gudara noian

Askatasuna zaintzera.

Ez egin negar

zergatik laster

etorriko naun etxera.

Izar gabeko

gau illunetan

oroituz eure begiak,

usteko diñat

ager dirala

zeruan izar guztiak.

Gudatokian

estu ta larri

iñoiz arkitzen bagera,

eu oroiturik

oyuko diñat:

eusko mutillak, aurrera!

Gure semeak

ezaun dezaten

Zuzentasunan argia,

mendira noian

fusil batekin,

jokatutzera bizia.

Eusko biotzen

sendotasuna

ez din ezautzen etsaiak,

da uztarripean

jarri nai zigun

gizon ergelen nausiak.

Alperrik baña:

eusko jendeak

ez din ezautzen nausirik,

bere nausia

izan don beti

Askatasuna bakarrik.

Hitzak: Juan Ezenarro, Txori-Txiki. 1937-III

Musika: Joseba Tapia