TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
VIVA CRISTO REY OJU EGINDA Paper batian irakurri det Donostiyan da gertatu karlistak errege bear dutela falangistak kargu artu elkarren kontra gogor itz egin ondorean borrokatu, Viva Cristo Rey oju eginda petxutik labana sartu.
Gu ez giñaden gudaren zale beurek ekarri digute pake onian geudenakeri semeak il dizkigute edozer gauza eginda ere guztiya libre nai dute gure dierri maitagarriya ederki ondatu gaituzte
Ekusten ditut nola dabiltzan txapel gorriya buruan gurutze aundi bat erakutsiyaz zamar gañean petxuan onak dirala itxura egiten arkitzen diran lekuan gizontasunik gabe dabiltza inkisidore moduan
Etxietatik gizonak artu, etor zaitezte gurekin aitortutzera zuek zein zeraten derrigor biar degu jakin. Otsailleko amaseyian bota badu ezkerrakin, beste gaitz gabe biziya kendu ta Cristo Rey oju egin
Lau nastalle zar diradelako sortu digute ekaitza zitalkeriyaz beterik daude beurekin dute bekaitza ustez ziñetan ari ziraden oyek zeukatela giltza baña Españiya guretzako da alfer-alferrik dabiltza
Gaur irurogei urte bezala illan amaikan San Martin, Irungo erriko askatasuna egun orretan zan egin. Nere semeak eta lagunak gogotik aurrera ekin, biral ditzagun Naparru aldera beren gurutze zarrakin.
Hitzak: Jose Maria Lopetegi. 1937-I Musika: Joseba Tapia
|