TRIKITI TESTUAK
|
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
FASZISTAK DONOSTIAN Faszistatarrak asi dirade Donosti dena lapurtzen abertzalien etxe ta denda ondasun danaz jabetzen Ez dakizute Jaunan legiak ez dula ori agintzen? Oroitu danak gauzak ditula jira ta bira egiten.
Gauza guziak ludi onetan badute beren aldia ala zuentzat etorriko da naiko ixtillu gorria Orduantxe bai faszistarekin egingo degu peria: karka danari esanez dala txandan txandan odolkia
Gure urrengo Donosti ortan egingo degun sarrera! Jirako degu gure erria ipurdiz gora ta bera. Ikusiko da karkakumiak an egindako papera: nere etxe ordez artzekoa naiz ango txalet ederrena
Nere dendatxo txiki maitea dutela dena lapurtu, orixe ere egin dutela lengoan degu jakindu. Orregatikan ez da Atarrene ezertarako larritu: ordaņez Abenida erdian aukeran izango baitu.
Diru guzia lapurtu dute irratiz esan digute, orretan ez du nere sakelak izango ezertan kalte, diru kontuan ez baigabiltza beņere nai bezain fuerte, ne' diru billa joan badirade petardo ona artu dute!
Hitzak: Atarrene. 1936-X Musika: Joseba Tapia
|