TRIKITI TESTUAK
|
EKAITZA
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
Uztaillaren emeretzia egun beltz ta pozoitsua ezagutzen zan bazatorrela ekaitzakin erasua; berialaxe nabarmendu zan tximista gaixtoan sua odol gorrituz gainbera azi zan ujoldero Bidasua amaika amaren seme galdu da, ai, seme gizagaixua!
Atzera eginda galdua zegon gure erri doatsua beragatikan burua gora eman genduen pausua; egazki zarrak bonba goitikan nonaitik kañonazua ekaitzak kazkabarra bezala bazatorren balazua amaika amak gaur esaten du: ai, seme gizagaixua!
Ez izan arren guk Españiyan bizitza ain erosua askatasuna maite degunak gerez izan odoltsua; aberatsaren meriyoz dator emengo naste osua oinpean beti iruki nayak langille edo beartsua amaika amak negarrez diyo: ai, seme gizagaixua!
Gurdi burnizko gudako egiñak diaurrun itxuratsua aurreratzen zan nola sartzen dan ardi tartean otsua pinpi ta panpa garbitzen zuan gure inguru osua zerekin gogor egiñik guk ez naiz izan biyotz jasua amaika amari gogotzen zaio: ai, seme gizagaixua!
Iretsi nairik nola enarak iretsitzen dun eltxua berrogeita bost egun onela ura bizitza pisua Irungo erri zoragarria leyal eta mamitsua beartsuaren laguntzallia zuzena eta zintzua amaika amari aztuko etzaio: ai, seme gizagaixua!
Falangistakin reketetarrak, zer gizarte indartsua beren laguntza zeukatelako militar gaizto faltsua! Alkarrengana bildu dirade bekaizkor ta xitaltsua aurrera guazen alkarturikan anai prestu bulartsua, Ama Euskadik lagunduko du: aurrera seme gaixua!
Hitzak: Jose Maria Lopetegi, 1936-XII Musika: Joseba Tapia
|