TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«KALANBREAK»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1998

 

"DERMO-DERMO"

Errurik ez guri

ez gaude urduri

nor dago histeriko

lasai gaude baina

lau kotxe gugana

lau kolore biziko.

Argi urdin ta zuri

argi zuri ta gorri

argiz josi gaituzte

sirenak soinuak

eta gure oihuak

isildu nahi nituzke.

Dermo, dermo, dermo, dermokrazia

gaitaren, CETMEaren

zenbat polizia

zenbat kolore eta

zenbat delizia

zenbat alaitzen duten

pleno berezia.

Dermo, dermo, dermo, dermokrazia

gaitaren, CETMEaren

zenbat polizia

nolako itxura ta

nolako grazia

zenbat alaitzen duten

pleno berezia.

Bahitu gaituenak

agindu duenak

azalpenak baditu

ordu zehatz baten

toki zehatz baten

egotea delitu.

Argi urdin ta zuri...

Hitzak: Asier Gozategi

Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea