TRIKITI TESTUAK
|
«KALANBREAK»
LAU BEGIRADA Itzalpean hamar urtez etxetik urruti nago loreak askatu dira udaberri bat gehiago begi bistan nahi nituzke baina eskuan nahiago tamalez zulo honetan lore usainik ez dago.
Egunak urtaro dira eta urtaroak urte udaran itsasertzea gogoratu nahiko nuke halere barruan gaude maitasun hutsaren truke hemen itsaso bakarra malkoek egiten dute.
Udazkenak piztutako oroitzapen mingarriak hainbeste seme atzean utzi dituzte herriak... Orbel bihurtuko dira arboletako orriak denborarekin sortuko al dira kimu berriak.
Neguaren belztasuna gauaren ahaide zitala ezkerreko ukabila etengabeko itzala gure malkoek elurra urtzen dute berehala ziur naiz udaberrian lore izango gerala.
Hitzak: Iņaki Gurrutxaga Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea
|