TRIKITI TESTUAK
|
«KALANBREAK»
IZARREN DIZDIRA Ama, zer nahi duzu laztana etorri neregana ezin dut egin lorik malko artean dauzkat maindireak itorik amatxo nik zergatik ez dut aitatxorik.
Negar ez duzu egin behar izar artean zehar aske ibiliko da irrifarre eginez begira zazu gora bestela bera ere triste jarriko da.
Bere izarraren dizdira handiari begira loak hartuko nau.
Amets egingo dut gauean bere aldamenean esnatzen naizela.
Pena hemen ez dagoena konponduko da dena ez nuke nahi besterik ez baduzu nahi aitak negarrez ikusterik zergatik zaude zure begiak bustirik.
Hara beti izango zara aitatxoren islada zu nerekin zaudela pentsarazten didazu gurekin dagoela orain badakit noizbait itzuliko dela.
Bere izarraren dizdira...
Hitzak: Xabier Sukia Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea
|