TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«KALANBREAK»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1998

 

WELCOME TO BEACH

Itsasoa eta errepidearen

artean dagoen

lur zatian bizi naiz ni

itsasoa, lur zatia ez da gutxi.

Hondarra ondare hitza harri bitxi

itsasgorak jantzi

ta itsasbeherak erantsi

horrela da ez du inork erabaki.

Ezer eskatu gabe eskeini didazu

gauero ohea

mendi bularrak heze ur ezapinak gazi

nere maitalea.

Ilargiz ilargi, basati ta birjin

salneurririk gabe

bizitzeko ederregi

zarelako ezin zara libre bizi.

Erosi zaituzte erraza izan da

egin dezatela orain beren propaganda

yateak, golfa ta ipuin haundi hori.

Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi

ta izan barea

ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi

behar den marea.

Ezer eskatu gabe eskeini didazu

gauero ohea

mendi bularrak heze ur ezapinak gazi

nere maitalea.

Hitzak: Jon Maia

Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea