TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«KALANBREAK»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1998

 

URDINAGRIS

Goizean jeiki naiz artez

eta aspaldiko partez

etorri naiz mendira

nahastu ote naiz atez

lehengo pagorikan batez

pasian ote dira?

Hango bati galdetuta

tristura ezin izkuta

erantzun dit horrela

makinak hona sartuta

kamioietan hartuta

eraman dituztela.

Diruari jarraika

dena kutsatu dute nahita

lehengo zeru urdina orain

grisa baita.

Izadiak ezin omen du

arnas garbi hura mantendu

guk hartzea ondo dago baina

berari ez kendu.

Asetua den irrika

behin goraino iritsita

gurutzea're hara

lasaituko naiz gutxika

itzaletan eserita

itzalik baldin bada.

Baina arnasestuka hona

ezin da igo gizona

ez da nekearena

ta ez da inongo broma

oxigenoan bonbona

hartuko det hurrena.

Ni neroni testigu

zuhaitzak gutxitu zaizkigu

ta itzala gurutzeak

bakarrik du.

Izadiak ezin omen du

arnas garbi hura mantendu

guk hartzea ondo dago baina

berari ez kendu.

Hitzak: Iņaki Gurrutxaga

Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea