TRIKITI TESTUAK
|
«KALANBREAK»
MALKOZKO IRRIA Ahaztu dira ametsak ahaztu dira planak kolorezko munduak indarberritzen nindutenak altxor bihurtu ditu altxor iraganak txarrak baztertu eta buruan gorde ditudanak.
Pozik hasi zen hura pozik buka bedi bizitzaren bidean irri eginaz geldi-geldi ni nirean banoa zu zurean segi lehen bizia zinen orain agian biziegi.
Malkozko muxu gazi bustietan bustitako azal leunetan piztu zen suak argi egin du ilusioz jantzitako laberintoetan.
Hitzak: Asier Gozategi Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea
|