TRIKITI TESTUAK
|
«GOIZ EDO NOIZ?»
DENBORA (denbora)
Begi itxiak begira muxu goxo bat emanaz gaua argitzen ari da arren estutu nazazu ez joan!
Arren esaidazu berriz atzo zenion bezala ezin duzula ni gabe bizitza desioz bete.
Aurrera doa dena, gu non gaude bizi nahian joan da, oharkabe denbora.
Denborak eraman zuen maite ginenaren xarma berriro ekarri dugu eta berriro darama.
Aurrera doa dena, gu non gaude bizi nahian joan da, oharkabe denbora.
Itxi begiak itxi eman muxu goxo bat badator berriz gaua geneukana galtzetik daukaguna galtzera tarte txikia dago...
Denbora.
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria" Musika: Xabier Solano
|