TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«GOIZ EDO NOIZ?»
ETZAKIT
TRIKI ELKAR, 2000

 

EGINA

Hitzak ikasiz eta hizketan hasiz, irudimenean

gure pentsaerari aske izaten utzi genion aidean

elkartrukatuz, idatziz ta irratiz hegan geundenean

hitza nola ebaki daitekeen erakutsi ziguten bidean...

"Egin" hil nahiean!

Eskurik esku "Egin" berria helburu

isildu gabe berdin hitz egingo dugu.

Eskurik esku ekin geroa seguru

geurea dugu eta "Gara" egingo dugu.

Egin ta egin, bultza ta bultza

denon ekimen, denon laguntza

egin behar da, egingo dugu

denon ekimen, denon helburu

herririk herri, zaharrak berri

herriak orri, orriak herri

ekarpenekin, elkartuz ekin

orririk orri, egin ta egin.

Bultza ta bultza, indarrak biltzen

indarrak bultzaz, indar berritzen

lehen baginen, orain bagara

indarrak biltzen, jaio da "Gara"

orain bagara, lehen baginen

jaio da "Gara", jaioak ginen

egin nahi zena, ekin ta ekin

egin da "Gara", "Gara" da "Egin".

Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"

Musika: Etzakit, Kaki Arkarazo, Ritxi Abril, Igor Telletxea