TRIKITI TESTUAK
|
«GOIZ EDO NOIZ?»
ZARENA Bakardadean argiak itzaltzean maindire azpian gorputz biluztuak korapilatzen dira laztan goxoetan.
Desioak banatzen dituzte arduratu gabe amorantea nor den edota nolakoa den...
Sentitzen dutena elkarri adieraziz maitasun beroan edertasunean erreparatu gabe barnean daukate.
Behatzekin gozatzen delako ta ez begiekin gorputz biluztuak parez pare gauaren menpe.
Goxo-goxo maite zaitut neurri gabe mugarik ez polita da.
Goxo-goxo behar zaitut zu zarena zaren eran zara eta!
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria" Musika: Xabier Solano
|