TRIKITI TESTUAK
|
«GOIZ EDO NOIZ?»
URTEAK Urteak hogei igaro dira ateak itxi egin bailira begira, uneoro ari da herrira, lotzen duen harira.
Gertutik urrutira pausoa urrundik hurbiltzen da presoa jasoa, herriaren besoa osoa, herria sentitzen du osoa.
Helduko da bai eguna lotura askatuko da haizea ere aske den egun hori helduko da.
Badaki barruan preso dela kanpoan herria den bezela kartzela ziega txikien gela itzela, itzela sorterriak duela.
Presoak preso dauden artean herria ere preso dago borrokan dago batak bestea askatuko duelako bien edergai bietan darrai!
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria" Musika: Xabier Solano, Kaki Arkarazo
|