TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«ETZAKIT»
ETZAKIT
TRIKI ELKAR, 1998

 

ZU GALDUA

Biok elkar maite genuen

laztana hau da hemen baina

guk uste baino lehen

maitasun hura eten zen.

Haseran maitasunez bero

goizero nahiz gauero baina

aldendu zen gero

hori ez nuen espero.

Zu galdu izana nuen buruan

zu galdu izana nuen buruan

zu galdu izana nuen buruan

zu galdu izana nuen buruan.

Zure ezpainen berotasuna

hitzen goxotasuna baina

nire maitasuna

saldu zenuen kuttuna.

Bion arteko harremana

beti ongi eramana baina

sentitzen dedana

pena zu galdu izana.

Zu galdu izana nuen buruan

zu galdu izana nuen buruan

zu galdu izana nuen buruan

zu galdu izana nuen buruan.

Hitzak: Iraulio Panttalone

Musika: Xabier Solano