TRIKITI TESTUAK
|
«ETZAKIT»
KONDAIRA Garai berri baten kondaira zabar batek dio nolatan etxe txiki baten barnean zazpi anai arreba bizitzen ziren bata bestean zorionean.
Euren kabuz euren lan izerdiz bizi ziren inor inoren arazo izan gabe zazpi izanagatik bakarra zirela norbera izanik norbere jabe.
Etxearen ondoan baziren bi jauregi zein baino zen eder eta harroago hizkuntz arrotzetan mintzatzen zirenak onak baino gaiztoak gehiago.
Ikusten zutena hartzen zuten beraientzat batek anai zaharrenaren zerbitzua besteak hiru anai-arreba txikien emankortasun dizdiratsua.
Geure etxea defendatzea izan gaitezen bat kondairaren beharrik izan ez dezagun bakoitzak gurean behar dugu jardun.
Denbora disfrutatuz bizi zen etxe hura lau anai gabe bakartia sentitu zen indar berriz beste hiru anai haiek gogor borrokatzera jo zuten.
Euskara zuten arma indartsu baita ere mendera ezina zen elkartasuna zazpiek batera lor baitzezaketen soilik zazpien askatasuna.
Geure etxea defendatzea berriro guztiak bat kondairaren beharrik izan ez dezagun bakoitzak gurean behar dugu jardun eta denok batera izan euskaldun.
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria" Musika: Joseba Tapia-Kaki Arakarazo
|