TRIKITI TESTUAK
|
«ETZAKIT»
GUREKIN Jaia irria ta poza badaukagu nola goza tristuraz dugu hala ere nahigabe, bihotza.
Herriko seme direnak herritik urrun daudenak nahi ditugu elkarrekin gurekin, denak.
Zuk barrutik nik kanpotik tira herria indartzen ari da lehenbailen ekarri behar dira presoak, Euskadira.
Dispertsioa kastigu gogorrak badakizkigu zein diren eta nolatan zeldatan, gatibu.
Aizu mutil, aizu neska aldarrikatzeko presta pare parean dago ta, borroka ta festa.
Zuk barrutik nik kanpotik tira herria indartzen ari da lenbailehen ekarri behar dira presoak, Euskadira.
Zuk barrutik nik kanpotik tira...
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria" Musika: Xabier Solano-Pello Gorrotxategi
|