TRIKITI TESTUAK
|
«SOINUGORRI»
AMETSAK Alper zirikalari eta trotamundo gaua igarotzen du segundoz segundo gauza batzuk gaizki ta beste batzuk ondo ai oi ene, beste batzuk ondo ametsengatik zer ez nuke nik emango.
Tarteka oroitzen naiz batzutan berriz ez ziur dakit gauza bat: sortzen ditut gauez. Ona edo txarra dan esan zure ustez ai oi ene, esan zure ustez gauerditik goizera mozkortu ametsez.
Atzo nintzen pirata, gidari, pilotu bihar sikiatra eta etzi erotu; pertsonai hauek denak ditugu amestu ai oi ene, ditugu amestu ta egi bihurtzean inork ez sinistu.
Ona omen da baina ez gehiegi fida ilunetik argira datorren segida; ametsak amestea gauza ona bada ai oi ene, gauza ona bada lo eginaz gozatu ametsen balada.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga
|