TRIKITI TESTUAK
|
«SOINUGORRI»
BAZEN NONBAIT Bazen leinu bat bitxia bitxia eta bizia beraien ohitura zaharak izakera berezia. Irautekotan erein hazia.
Historia, memoria, on dago ba justizia? Gure indarra norantza, haruntza zuzen gezia. Irautekotan piztu suzia.
Kondairak eta doteak menderik mende gordeak Erreka Mari, Tartalo, ahaztu gabe besteak. Irautekotan zaindu ateak.
Zugarramurdin sorginak festak ta akelarreak gaur egun bizirik daude dantza mugarik gabeak. Irautekotan hautsi kateak.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga
|