TRIKITI TESTUAK
|
LANGILEAK
«SOINUGORRI»
Bere burua sutan kixkaltzera zihoan azkeneko berria bero zeukan buruan.
Zortzi ordu pasatxo bazituen egunak bere burua hil zuen lagunikan onenak.
"Insolidarioa hil da" diote alajaina! Sinistu nahi bai baina zalantzak jo du gaina.
Bihotzean samina ta begian negarra langabeziak hil du betiko lagun zaharra.
Eta lantokian dena betikoan egoera larrian despidoa libre langileak bare nagusia jaun da jabe.
Hogeita batgarrena omen dugu mendea hemeretzigarrena ematen du ordea.
Soldata murrizketak ta jubilazioak agindutako lanak gero ta handiagoak.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga
|