TRIKITI TESTUAK
|
«TRIKI TA KE»
BIHARAMONEAN Goizean jaiki eta kaskarreko mina, gogoan izateko bezperan egina. Irteteko gogoa, festarako grina, orain dudan gaitza da horrek eragina.
Larunbat gauak nola aldatzen gaituen, basoa erabiliz ahal dugun gertuen. Koadrila nora joan zen zer egin genuen, ez naiz oroitzen baina ondo pasa nuen.
Baina inoiz etxean ezin egonean, kalera irteten naiz umore onean. Eta berriz goizean gaixo nagonean, damutuko naiz baina biharamonean.
Hitzak: Aitor Mendiluze Musika: Iker Dorronsoro |