TRIKITI TESTUAK
|
«TRIKI TA KE»
BERRIZ IHES EGIN DIDAZU Berriz bakarrik esnatu naiz, berriz ihes egin didazu, berriz elkar maitatu dugu eta berriz aske zara zu.
Berriz hartu duzu zurea, berriz beti bezala gaude, berriz ere ez gara ezer agurreko musurik gabe.
Badakit zu ez zaitudala inoiz neurea izango ene gaueko dama, baina maitasunaren bila joango naiz zugana beti zugana.
Berriz kalera irtengo naiz, berriz ez zaitut agurtuko, baina berriz maiteko zaitut eguna amaitu orduko.
Badakit zu ez zaitudala inoiz neurea izango ene gaueko dama, baina maitasunaren bila joango naiz zugana, beti zugana.
Hitzak: Aitor Mendiluze Musika: Imanol Goikoetxea
|